Agenda

Larrabetzu eskura

Gure herriaren barri, poltsikoan bertan. Agenda bat, albisteak, argazkiak edo behar duzun guztia. Orain herriko informazioa eskura, klik egin eta oso erraz erabiltzeko moduan. Herrian garatutako teknologia, mundu guztiari erakusteko moduan.

Agenda Firefox OS iPhone App Android App

Orain Larrabetzu eskura daukazu.

Herriko informazioa eta agenda esku eskura. Mugikorretan erabiltzeko aplikazioa garatu dugu, eta Larrabetzuko berri zabalduko dugu mundu guztiaren artean. Zuk zeuk oso erraz erabiltzeko moduan, atzamar bakar bategaz. Ikusi eta ikasi. Eta zabaldu.

Erraza da, klik egin eta zabaldu.

Larrabetzu eskura aplikazio honen helburua, informazio guztia modu erraz eta ulergarri batean hedatzea da. Informazioaren aroan, esku bakarrarekin funtzionatzeko moduan. Horretarako azken teknologiak baliatu eta herriko barri zabalduko dugu jendearen artean. Klik.

Aukeratu gura duzuna

Jarraitu gura duzuna bakarrik. Interesatzen zaizkizun albiste edo ekitaldiak jarraitzeko aukera daukazu. Eta gero, horren berri zuzena jasoko duzu, mugikorrean bertan. Aplikazioaren helburua, erabilterreza eta praktikoa izatea da. Eta ahal duzun neurrian, lagundu hobetzen.

Gureak eta hirugarrengoen cookieak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartzen duzula ulertzen dugu.

Ados